Web 2.0-k Interneteko kontzepzio berria ekarri du. Izan ere, nabigatzeko sistema berri honek internet demokratizatu duela esan daiteke.
Baina zertan datza Web 2.0?
Guztiok dakigun bezala, Web 2.0 baino lehen web orriak adituek kudeatu ohi zuten. Alegia, web orrietan zabaltzen zen informazioa Web-masterrek baino ez zuten kudeatzen. Web 2.0-n forma eta espazioa banatu egiten dira (lehen dena emanda zegoen).
Web 2.0-rekin egoera hau zaharo aldatu da: orain edozein erabiltzaile kudeatu dezake informazioa, aukera dago erabiltzaileon artean modu azkarragoan eta zuzenagoan komunikatzeko…Sarearen kudeatzaileak gara, eta ez erabiltzaileak soilik.
Web 1.0 estatikoa bazen (web “normalak” dira, adituek kudeatuta), Web 2.0 semantikoa da: erabiltzaileak sor dezake edukia, kudeatu dezake denok gara webmasterrak, ez gara zertan adituak izan behar.
Zeintzuk diren aplikazioak?
Asko dira egunerokoan erabiltzen ditugun Web 2.0-ren aplikazioak. Gazteriaren artean, esaterako, Facebook edo Messengerra ezinbesteko tresna bihurtu dira lagunekin harremanetan egoteko. Modu honetan, eman beharreko mezuak helarazi, iritziak konpartitu, edota informazioa (argazkiak…) elkartrukatzen da etengabe.
Hemen aurkitzen dugu, beraz, Web 2.0-ren aplikazio isla garrantzitsua: Facebook-en dugun kontua, espazioaren kudeatzaileak geu gara: estekak jar ditzakegu, argazkiak konpartitu, mezuak bota…eta ez bakarrik hau, norekin konpartitu nahi dugun ere erabaki dezakegu.
Ikusten den moduan, Web 2.0 harremantzeko sistema berria da: Internetarekin, lagunekin, ezagutzarekin, administrazioarekin, informazioarekin…mundua elkar konektatu egin du.
Web 2.0-ren ondorioak…
Argi dago Web 2.0 aukera paregabeak eskaintzen dizkigula gizarte moderno honetan modu aktiboan bizi ahal izateko. Sistema berri honek, aipatu dugun moduan, malgutasun ikaragarria eskaintzen dio erabiltzaile-partehartzaileari, parte hartzeko aukera ematen dio edonorri. Interneteko konexioa eta ordenagailua baino ez da behar. Ez da beharrezkoa informatikaria izatea, edo intelektuala…guztiok dugu aukera gure ekarpena egiteko, eta honek, zalantzarik gabe, ondorio inportanteak ekarri ditu gizartean.
Eskolan, esaterako, ikasteko eta lanak egiteko era aldatu du. Informazioa bilatzeko erraztasun handiak daude egunotan. Gaur egungo arazo nagusia ez da informazioa bilatzea, baizik eta informazioa hautatzen jakitea, hain den ugaria sarean topa daitekeen informazioa (eta edozein gaiari buruzkoa gainera). Ikasle eta irakasleen arteko harremana zuzenagoa bihurtu da, baita ikasleen artekoa ere, eta zentzu honetan lanak egiteko era erraztu du ere bai.
Honekin lotuta, kultur arloan iraultza bat eman duela esango nuke. Izan ere, ezagutzak kontzeptu estatikoa izateari utzi dio, aldakorra, eskuragarria, malgua izateko. “Wikipedia”, esaterako ezagutzaren demokratizazio prozesuaren isla da, non edozeinek bere ekarpena egin dezake.
Hausnarketa batzuk…
Nire ustez, Web 2.0 gizartearen demokratizaziorako ezinbesteko tresna bihurtu da gaur egun. Izan ere, Web 2.0, teknologia berria izateaz gain, filosofia berria ere badela esango nuke. Sistema honetan, ezagutza beste modu batez kudeatzen da, ezagutza dinamikoa da, eta munduan zehar dauden hainbat eta hainbat pertsona, ideia eta indarrak konektatu ditu. Sareetatik etorritako iraultza dela esan daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario