Markesina proba

Kaixo!! Animatu Teknoeskolan sartzen!!

jueves, 9 de diciembre de 2010

Informazioaren kudeaketa: bilatu eta konpartitu

Hautatu dudan gaia informazioa kudeaketa lantzeko Irakurmena da. Izan ere, nire ustez, irakurketarako zaletasuna bultzatzea ezinbesteko betebeharra dugu Lehen Hezkuntzan, hau izango baita menperatu beharreko gaitasuna ikaste prozesua egokia izan dadin.

Hori dela eta, informazioa bilatzerakoan, saiatu naiz motibagarria den materiala aurkitzen, eta zentzu honetan Internet-ek ahalbidetzen du irakurketa baliabide multimedien bidez lantzen.
Nire ustez, egungo irakurketaren kontzeptua liburuetatik haratago joan da, eta beste hainbat tresna bitartez jorratzeko aukera dugu, zalantzarik gabe aprobetxatu beharrekoa.

Erregistratu ditudan web orrialdetatik, hiru aztertuko ditut, haien arteko konparaketa egiten saiatuz. Web orri hauei buruzko hausnarketa egiteko honako irizpide hauek hartuko ditut kontuan:
- diseinua
- edukia
- elementu teknikoak
- sinisgarria

Hau guztia esanda, hauek izango dira aztertuko ditugun web orrialdeak:
- http://www.txiki.net/ipuinak.html: “Bazen behin”  web orrialde honetan hainbat ipuin idatziz agertzen dira. Helburua da ikasleek beraiek irakurtzea, aukeratzea eta kontatzea (irakurriz edo beraien hitzekin) nahi dituzten ipuina bere klasekideei, gurasoei, …
- http://www.toondoo.com/bookEmbed.jsp?bookid=27311: “Your own cartoons”  Ikasleek aukera dute beraien ipuin propioak sortzeko. Programak egitura eskaintzen dio, eta umeak idatzi behar du (guraso edo irakaslearen laguntzarekin beharrezkoa bada) bere ipuina. Gainera, ingelesez daude azalduta jarraibideak, eta honek aukera emango digu ingelesa praktikatzeko!
- http://www.teatro-testuak.com/eskola.html: “Eskola Antzerkia”  Ipuinak (tradizionalak zein berriak) antzerkirako testu formatoan aurkezten dira (gidoi bihurtuta, alegia). Dena prest dago ikasleek beraien ipuin kuttunak antzezteko.

Laburbilduz, LH-an irakurketa modu dinamikoan eta aberasgarrian lantzeko materiala biltzen saiatu naiz. Aukeratutako web orrien bidez, irakurmena modu integralean landuko dugu: ulermena (hiztegia, istorioak…), ahozkotasuna (ipuin kontalaria, antzerkia), hizkuntza (euskara, ingelesa), idazmena (ipuinak sortu).

Diseinuari dagokionez, “Bazen behin” web orriak besteek baino elementu estetiko erakargarriagoak eskaintzen dituela esango nuke: mugimenduzko irudiak, musika... Beste aldetik, atal ezberdinak (ipuinak, kantak, jokoak…) oso ondo ezberdinduta agertzen dira, eta oro har, informazioa bilatzea erraza egiten da, eduki gehiegi ez baitaude.
“Your own cartoons” ere oso ondo antolatuta dago diseinuaren aldetik. Izan ere, esan bezala, umeek ipuinak sortzeko pentsatuta dago, eta nire ustez, lortu dute programa erabilgarria izatea LH-ko ikasleentzat.
“Eskola Antzerkia” modu argian dago antolatuta, informazioa eskuratzeko egokia da, baina nahiko serioa da diseinuaren aldetik.

Edukiak: “Eskola Antzerkia” oso gune aberatsa da edukien aldetik. Izan ere, zintzilikatuta dauden testuak oso landuak dira, eta umeentzako antzerkiak burutzeko egokiak. Zentzu honetan, uste dut oso erabilgarriak direlako Literatura edo Irakurmena landu nahi duen edozein irakaslerentzat.
“Bazen behin”-ek ipuinak baino material gehiago eskaintzen du, eta hortaz, interesgarria da, gune berdinean beste arloko informazioa topatu daitekeelako.
“Your own cartoons”, ordea, ez da materiala topatzeko gunea, baizik eta sortzekoa. Alegia, egitura eskaintzen da kasu honetan, edukiz bete beharrekoa.

Elementu teknikoei so eginez, esan beharra dago “Your own cartoons” programa nahiko astiro deskargatzen dela, eta honek mugatzen du tresna. Beste bi orrialdeek ez dute arlo teknikoko arazorik: arinak dira, berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna, e.a.

Sinisgarritasunaren aspektuari erreparatuz, hiru web orrialdeetan identifikatzen dira egileak: “Your own cartoons”-ToonBook (erakundea-enpresa), “Bazen behin”-komunika (erankundea) eta “Eskola Antzerkia”- Iñaki Aldai (pertsona). Zentzu honetan, beraz, gardenak dira hirurak.
Azkenik, kudeaketa aktiboa jasotzen dutela ematen du, hots, edukiak gaurkotuak dira, eta web orrialde biziak dira, dinamikoak.

Oro har, beraz, aukeratutako informazioa ondo baloratzen dut. Izan ere, informazioa interesgarria, LH-an lantzeko egokia eta gaurkotua eskaintzen dute. Beste aldetik, diseinua erakargarria da, eta teknikoki errazak dira kudeatzeko.

domingo, 5 de diciembre de 2010

KONPETENTZIA DIGITALA

Konpetentzia digitalari buruzko ikuspegi ezberdinak jaso nahi izatekotan, ikusi honako bideo hauek!



Hemen aurkeztutako bideoek konpetentzia digitalari buruzko ikuspegi ezberdinak aurkezten dizkigute. Izan ere, lehenengoan, Teknologia Berriek eskaintzen dituen aukerak eta abantailak hezkuntza arlorako oso modu eskematikoan laburbiltzen da: aukera ematen digute klasean lantzen duguna benetan esperimentatzeko, bizitzeko, ikutzeko… Ikasleek ez dute gehiago imajinatu behar Grezian bizitzea nola izango litzatekeen, Teknologia Berriei esker posiblea da iraganera bidaiatzea bizipen sentsorialak horrela ahalbidetzen baitu.

Bigarren bideoan, ordea, konpetentzia digitalaren azterketa kritikoak egiten du Tiscar Larak, Carlos III unibertsitateko irakasleak. Izan ere, irakurmen eta idazte prozesu digitalak ondo kudeatu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen du sarean dagoen informazioa aztertzen, bilatzen, interpretatzen eta ekoizten jakitea.
Pribatutasuna, merkatu digitala nork kontrolatzen duen (hots, nork ateratzen dituen etekin ekonomikoak)…hau guztia ikertu egin behar da erabilera egokia egin ahal izateko.
Kultura digitalaren kideak garen heinean, gure ardura da ere teknologiak modu zintzoan eta artatsuan kudeatzea: sarea ekosistema bat da, babestu beharrekoa. Hori dela eta, kultura digitalaren aktibistak izan behar gara. Alegia, eskuratzen dugun ezagutza erabili, aipatu, eta itzuli egin behar dugu, elkartruke bihurtuz.
Energia bezala, modu horretan ezagutza ez da galtzen, transformatu egiten da.

ESKOLA 2.0 ETA ARBELA DIGITALA

Programas Escuela 2.0 y Pizarra Digital: un paradigma de
mercantilización del sistema educativo a través de las TICs
, Murillo García, José Luis. Artikulu hau irakurri nahi baduzue, egin klik

Artikulu honek Eskola 2.0 eta Arbela digitala priektuen kritika egiten du. Izan ere, auterak zalantzan jartzen du programa hauen dimentsio didaktikoa, interes ekonomikotan oinarrituta daudela argudiatuz.

Abiapuntua hauxe izango litzateke: gizarte digitalean bizi gara bai, baina gizarte hau merkatu kapitalista global batean kokatu behar da, multzinazionalek kudeatzen dutena.
Testuinguru honetan, Eskola 2.0 2009-2010. ikasturtean onartu zen. Erabaki honetan, Hezkuntza Ministerioaz aparte, hainbat multinazionalek hartu zuten parte (Microsoft, Intel, Vodafone, e.a).
Helburua teknologia eta egitura digitala zentroetan banatzea izan zen (“dotación eficaz estadarizada”), kontuan hartu barik ikastetxe bakoitzeko beharrak edota aukerak/oztopoak programa martxan jartzerakoan. Hori dela eta, ondoriozta daiteke Eskola 2.0 etekin ekonomikoetan oinarritzen dela hezkuntza premietan baino.

Beste aldetik, hainbat ikerketek frogatzen duten moduan, ordenagailuak edota arbela digitalaren presentziak ez du bermatzen ikaste prozesuaren hobekuntza. Izan ere, beste asko dira aintzat hartu beharreko elementuak (eta Eskola 2.0.-k ez ditu kontuan hartzen), esaterako: zentroaren inplikazioa, irakasleen formakuntza, metodologia, ikasleen motibazioa…

Eskola 2.0-k ez du aztertzen edo aurreikusten faktore hauetatik sortu daitezkeen zailtasunak programa aplikatzerakoan, eta ez du Hezkuntza eredu berririk planteatzen. Ondorioz, hezkuntza proiektua ez dela esan daiteke, lehentasuna ematen dielako aspektu ekonomikoei pedagogikoei baino. Zentzu honetan, eskolaren merkantalizazio prozesuaren baitan kokatu beharko genuke.

Arbela digitalari dagokionez, autoreak Aragoneko esperientzia aztertzen du, eta Eskola 2.0.-ren logika berdina aplikatzen dela azaltzen du. Izan ere, baliabide publiko ugari erabili dira honen aplikazioa, eta, aldiz, enpresa pribatuentzako negozio ikaragarria suposatu du. Berriro ere, kasu honetan dotazioak homogeneoak izan dira (ikastetxe guztietarako berdinak).
Gabezi hauek kontuan hartuz, asko izan dira aplikatu ez izatea erabaki duten ikastetxeak. Honek ez du esan nahi Teknologia Berriak erabiltzen dituztenik, baina ez dute onartzen Eskola 2.0-k planteatzen duen eredu homogeneizatzailea.

Pertsonalki, bat nator autorearen tesiarekin. Izan ere, programa hauen atzean dauden interes ekonomikoak agerian uztea ezinbestekotzat jotzen dut Hezkuntzak duen dimentsio ideologiko politikoa ulertu ahal izateko. Alegia, Hezkuntza ez da neutroa, eta gizartearen beste arlo guztiak bezala, boterean dauden eragileen interesen menpean dago bere kudeaketa.
Nire iritziz, artikulu honek zabaldu egiten du TTBBek duten aplikazio praktikoaren inguruko eztabaida, eta hau oso aberasgarria da etorkizunean irakasluntza arituko garenontzat.