Markesina proba

Kaixo!! Animatu Teknoeskolan sartzen!!

jueves, 9 de diciembre de 2010

Informazioaren kudeaketa: bilatu eta konpartitu

Hautatu dudan gaia informazioa kudeaketa lantzeko Irakurmena da. Izan ere, nire ustez, irakurketarako zaletasuna bultzatzea ezinbesteko betebeharra dugu Lehen Hezkuntzan, hau izango baita menperatu beharreko gaitasuna ikaste prozesua egokia izan dadin.

Hori dela eta, informazioa bilatzerakoan, saiatu naiz motibagarria den materiala aurkitzen, eta zentzu honetan Internet-ek ahalbidetzen du irakurketa baliabide multimedien bidez lantzen.
Nire ustez, egungo irakurketaren kontzeptua liburuetatik haratago joan da, eta beste hainbat tresna bitartez jorratzeko aukera dugu, zalantzarik gabe aprobetxatu beharrekoa.

Erregistratu ditudan web orrialdetatik, hiru aztertuko ditut, haien arteko konparaketa egiten saiatuz. Web orri hauei buruzko hausnarketa egiteko honako irizpide hauek hartuko ditut kontuan:
- diseinua
- edukia
- elementu teknikoak
- sinisgarria

Hau guztia esanda, hauek izango dira aztertuko ditugun web orrialdeak:
- http://www.txiki.net/ipuinak.html: “Bazen behin”  web orrialde honetan hainbat ipuin idatziz agertzen dira. Helburua da ikasleek beraiek irakurtzea, aukeratzea eta kontatzea (irakurriz edo beraien hitzekin) nahi dituzten ipuina bere klasekideei, gurasoei, …
- http://www.toondoo.com/bookEmbed.jsp?bookid=27311: “Your own cartoons”  Ikasleek aukera dute beraien ipuin propioak sortzeko. Programak egitura eskaintzen dio, eta umeak idatzi behar du (guraso edo irakaslearen laguntzarekin beharrezkoa bada) bere ipuina. Gainera, ingelesez daude azalduta jarraibideak, eta honek aukera emango digu ingelesa praktikatzeko!
- http://www.teatro-testuak.com/eskola.html: “Eskola Antzerkia”  Ipuinak (tradizionalak zein berriak) antzerkirako testu formatoan aurkezten dira (gidoi bihurtuta, alegia). Dena prest dago ikasleek beraien ipuin kuttunak antzezteko.

Laburbilduz, LH-an irakurketa modu dinamikoan eta aberasgarrian lantzeko materiala biltzen saiatu naiz. Aukeratutako web orrien bidez, irakurmena modu integralean landuko dugu: ulermena (hiztegia, istorioak…), ahozkotasuna (ipuin kontalaria, antzerkia), hizkuntza (euskara, ingelesa), idazmena (ipuinak sortu).

Diseinuari dagokionez, “Bazen behin” web orriak besteek baino elementu estetiko erakargarriagoak eskaintzen dituela esango nuke: mugimenduzko irudiak, musika... Beste aldetik, atal ezberdinak (ipuinak, kantak, jokoak…) oso ondo ezberdinduta agertzen dira, eta oro har, informazioa bilatzea erraza egiten da, eduki gehiegi ez baitaude.
“Your own cartoons” ere oso ondo antolatuta dago diseinuaren aldetik. Izan ere, esan bezala, umeek ipuinak sortzeko pentsatuta dago, eta nire ustez, lortu dute programa erabilgarria izatea LH-ko ikasleentzat.
“Eskola Antzerkia” modu argian dago antolatuta, informazioa eskuratzeko egokia da, baina nahiko serioa da diseinuaren aldetik.

Edukiak: “Eskola Antzerkia” oso gune aberatsa da edukien aldetik. Izan ere, zintzilikatuta dauden testuak oso landuak dira, eta umeentzako antzerkiak burutzeko egokiak. Zentzu honetan, uste dut oso erabilgarriak direlako Literatura edo Irakurmena landu nahi duen edozein irakaslerentzat.
“Bazen behin”-ek ipuinak baino material gehiago eskaintzen du, eta hortaz, interesgarria da, gune berdinean beste arloko informazioa topatu daitekeelako.
“Your own cartoons”, ordea, ez da materiala topatzeko gunea, baizik eta sortzekoa. Alegia, egitura eskaintzen da kasu honetan, edukiz bete beharrekoa.

Elementu teknikoei so eginez, esan beharra dago “Your own cartoons” programa nahiko astiro deskargatzen dela, eta honek mugatzen du tresna. Beste bi orrialdeek ez dute arlo teknikoko arazorik: arinak dira, berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna, e.a.

Sinisgarritasunaren aspektuari erreparatuz, hiru web orrialdeetan identifikatzen dira egileak: “Your own cartoons”-ToonBook (erakundea-enpresa), “Bazen behin”-komunika (erankundea) eta “Eskola Antzerkia”- Iñaki Aldai (pertsona). Zentzu honetan, beraz, gardenak dira hirurak.
Azkenik, kudeaketa aktiboa jasotzen dutela ematen du, hots, edukiak gaurkotuak dira, eta web orrialde biziak dira, dinamikoak.

Oro har, beraz, aukeratutako informazioa ondo baloratzen dut. Izan ere, informazioa interesgarria, LH-an lantzeko egokia eta gaurkotua eskaintzen dute. Beste aldetik, diseinua erakargarria da, eta teknikoki errazak dira kudeatzeko.

domingo, 5 de diciembre de 2010

KONPETENTZIA DIGITALA

Konpetentzia digitalari buruzko ikuspegi ezberdinak jaso nahi izatekotan, ikusi honako bideo hauek!



Hemen aurkeztutako bideoek konpetentzia digitalari buruzko ikuspegi ezberdinak aurkezten dizkigute. Izan ere, lehenengoan, Teknologia Berriek eskaintzen dituen aukerak eta abantailak hezkuntza arlorako oso modu eskematikoan laburbiltzen da: aukera ematen digute klasean lantzen duguna benetan esperimentatzeko, bizitzeko, ikutzeko… Ikasleek ez dute gehiago imajinatu behar Grezian bizitzea nola izango litzatekeen, Teknologia Berriei esker posiblea da iraganera bidaiatzea bizipen sentsorialak horrela ahalbidetzen baitu.

Bigarren bideoan, ordea, konpetentzia digitalaren azterketa kritikoak egiten du Tiscar Larak, Carlos III unibertsitateko irakasleak. Izan ere, irakurmen eta idazte prozesu digitalak ondo kudeatu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen du sarean dagoen informazioa aztertzen, bilatzen, interpretatzen eta ekoizten jakitea.
Pribatutasuna, merkatu digitala nork kontrolatzen duen (hots, nork ateratzen dituen etekin ekonomikoak)…hau guztia ikertu egin behar da erabilera egokia egin ahal izateko.
Kultura digitalaren kideak garen heinean, gure ardura da ere teknologiak modu zintzoan eta artatsuan kudeatzea: sarea ekosistema bat da, babestu beharrekoa. Hori dela eta, kultura digitalaren aktibistak izan behar gara. Alegia, eskuratzen dugun ezagutza erabili, aipatu, eta itzuli egin behar dugu, elkartruke bihurtuz.
Energia bezala, modu horretan ezagutza ez da galtzen, transformatu egiten da.

ESKOLA 2.0 ETA ARBELA DIGITALA

Programas Escuela 2.0 y Pizarra Digital: un paradigma de
mercantilización del sistema educativo a través de las TICs
, Murillo García, José Luis. Artikulu hau irakurri nahi baduzue, egin klik

Artikulu honek Eskola 2.0 eta Arbela digitala priektuen kritika egiten du. Izan ere, auterak zalantzan jartzen du programa hauen dimentsio didaktikoa, interes ekonomikotan oinarrituta daudela argudiatuz.

Abiapuntua hauxe izango litzateke: gizarte digitalean bizi gara bai, baina gizarte hau merkatu kapitalista global batean kokatu behar da, multzinazionalek kudeatzen dutena.
Testuinguru honetan, Eskola 2.0 2009-2010. ikasturtean onartu zen. Erabaki honetan, Hezkuntza Ministerioaz aparte, hainbat multinazionalek hartu zuten parte (Microsoft, Intel, Vodafone, e.a).
Helburua teknologia eta egitura digitala zentroetan banatzea izan zen (“dotación eficaz estadarizada”), kontuan hartu barik ikastetxe bakoitzeko beharrak edota aukerak/oztopoak programa martxan jartzerakoan. Hori dela eta, ondoriozta daiteke Eskola 2.0 etekin ekonomikoetan oinarritzen dela hezkuntza premietan baino.

Beste aldetik, hainbat ikerketek frogatzen duten moduan, ordenagailuak edota arbela digitalaren presentziak ez du bermatzen ikaste prozesuaren hobekuntza. Izan ere, beste asko dira aintzat hartu beharreko elementuak (eta Eskola 2.0.-k ez ditu kontuan hartzen), esaterako: zentroaren inplikazioa, irakasleen formakuntza, metodologia, ikasleen motibazioa…

Eskola 2.0-k ez du aztertzen edo aurreikusten faktore hauetatik sortu daitezkeen zailtasunak programa aplikatzerakoan, eta ez du Hezkuntza eredu berririk planteatzen. Ondorioz, hezkuntza proiektua ez dela esan daiteke, lehentasuna ematen dielako aspektu ekonomikoei pedagogikoei baino. Zentzu honetan, eskolaren merkantalizazio prozesuaren baitan kokatu beharko genuke.

Arbela digitalari dagokionez, autoreak Aragoneko esperientzia aztertzen du, eta Eskola 2.0.-ren logika berdina aplikatzen dela azaltzen du. Izan ere, baliabide publiko ugari erabili dira honen aplikazioa, eta, aldiz, enpresa pribatuentzako negozio ikaragarria suposatu du. Berriro ere, kasu honetan dotazioak homogeneoak izan dira (ikastetxe guztietarako berdinak).
Gabezi hauek kontuan hartuz, asko izan dira aplikatu ez izatea erabaki duten ikastetxeak. Honek ez du esan nahi Teknologia Berriak erabiltzen dituztenik, baina ez dute onartzen Eskola 2.0-k planteatzen duen eredu homogeneizatzailea.

Pertsonalki, bat nator autorearen tesiarekin. Izan ere, programa hauen atzean dauden interes ekonomikoak agerian uztea ezinbestekotzat jotzen dut Hezkuntzak duen dimentsio ideologiko politikoa ulertu ahal izateko. Alegia, Hezkuntza ez da neutroa, eta gizartearen beste arlo guztiak bezala, boterean dauden eragileen interesen menpean dago bere kudeaketa.
Nire iritziz, artikulu honek zabaldu egiten du TTBBek duten aplikazio praktikoaren inguruko eztabaida, eta hau oso aberasgarria da etorkizunean irakasluntza arituko garenontzat.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

BLOGAREN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK

Blog honek erakusten duen moduan, Teknologia Berriak murgildu egin dira Hezkuntza arloan, eta bilakaera honek ez du atzera bueltarik. Argi dago, beraz, eskola eta Teknologia Berriak aliatu bihurtu behar direla umeen garapena ahalik eta osatuena izan ahal izateko.
Zentzu honetan, blogak irakasle, guraso eta ikasleen arteko tresna izan daiteke, klasean landutako guztia konpartituz eta osatuz guztion ekarpenen bidez. Asko dira aipa daitezkeen abantailak blogari buruz ari garenean: esan bezala, informazioa kudeatu eta trukatzeko, gurasoen partaidetza bultzatzeko, materiala eta ezagutza ordenatzeko, ikasleen motibazioa pizteko…
Beste aldetik, bloga egokitu egiten da ezarritako helburuei. Izan ere, blog mota ugari sor daitezke xedeen arabera: eskolako blogak, irakaslearen blogak, ikasleen blogak, gurasoen blogak…
Hortaz, tresna malgua eta dinamikoa dela esan dezakegu, ikaste prozesua laguntzen eta indartzen duena.
Nire iritziz, irakasleok izango garenok argi izan behar dugu blogak eta Teknologia Berriak oro har Hezkuntzaren etorkizunaren (eta orainaldiaren) parte direla, eta hurrengo belaunaldiko identitatearen osagai nagusi bat. Beraz, hobe dugu eskaintzen dizkiguten abantailaz jabetzea eta praktikan jartzea!!

domingo, 14 de noviembre de 2010

Reflexiones sobre la brecha digital y la educación

Julio caberoren "Reflexiones sobre la brecha digital y la educación" artikulua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen!

Zer da eten digitala?
Termino honek Teknologia Berriei eskuratzeko gaitasun ezberdinei egiten die erreferentzia. Alegia, herrialde, erakunde, pertsona edo gizarteen arteko ezberdintasunak sarean egoteko erreztasuna adierazten du “Eten digital” kontzeptuak. Honen ondorioz, desberdintasun egoerak agertuko dira: informazioa, ezagutza eta hezkuntza eskuratzeko aukera ezberdinak egoten dira, guztiok dakigun moduan.
Hau da autoreak artikulu honetan aztertzen duen gaia. Jarraian azalduko dugun moduan, Eten digital mota ugari ezberdintzen dira, eta guztiok gizartearen desberdintasunak isladatzen dituzte. Zentzu honetan, eta hauxe izango da autorearen tesia: teknologia berriak kapitalismo eta sistema liberalaren baitan ulertu behar dugu, eta beraz, arlo honetan ere elikatzen ditugun desberdintasunak aurkituko ditugu.

Zeintzuk dira eten digital motak?
Autoreak, esan bezala, mota desberdinetan sailkatzen du eten digital.
Lehenik eta behin, eten ekonomikoa nagusitzen da gaur egun. Honen araberako “Interneteko geografia” sortu daiteke, isladatuko duena herrialdeen arteko desberdintasun ekonomikoak. Desberdintasun ekonomiko eta teknologikoa, beraz, paralelo doaz, eta Interneteko geografia Ekonomiaren geografia da. Zer dela eta? Autoreak esaten duen moduan, gaur egun TTBB konpetibitate eta efizientzian eragiten duten elementu bihurtu dira, eta beraz, herrialde aberatsek ez lukete inolako interesik hauekiko eskuratzerik errazteko. Hori dela eta, Afrika edota Asian, Interneteko sarbidea guztiz murriztuta jarraitzen du.

Eten ekonomikoa, beraz, eten politikoarekin agertzen zaigu. Izan ere, interes politiko nabariak agertzen dira egoera honen jatorrian. Egoera hau konpontzeko ere, neurri politikoak hartu beharko lirateke, autorearen aburuz. Eten digitala eten sozioekonomikoaren ondorio zuzena den neurrian, herrialde aberatsen esku dago egoera hau konpontzea.

Baina eten digitala ere herrialdeen baitan aurki dezakegu. Izan ere, eten formatiboa edo hezkuntza etenak eragin handia du “alfabetizazio digital”-ean. Informazioa bilatu eta aukeratu, eta TTBB-en kudeaketa teknikoa ezinbesteko elementu bihurtu dira egunotan. Halaber, asko dira oraindik gure gizartean ere gaitasun hauek eskuratu ez dituztenak.

Honek, esaterako, eskola eremuan du isla: ikasle eta irakasleen arteko etena argia da ikasgeletan. Irakasleek ez dute beharrezkoa den formazioa, eta ikasleek, sarritan, irakasleek baino hobeto kudeatzen dituzte TTBB. Hori dela eta, irakasle askok TTBB baztertzea erabakitzen dute, eta modu honetan etena nagusitu egiten da, arazoa areagotuz. Fenomeno hau erlazionatuta dago adina aldagaiarekin, hots, belaunaldien arteko etenarekin.

Honekin lotuta ere agertzen zaigu hizkuntza etena. Ingelesa Interneteko hizkuntza da, eta guztiz beharrezkoa egiten da, informazioa eskuratzeko, hizkuntza honen ezagutza minimoa izatea. Are gehiago, honek aukera ematen dio internautari beste kultura batzuetan murgiltzeko, guztiz aberasgarria dena garapen pertsonalerako.

Generoaren araberako eten digitala ere aipatzen da testuan. Izan ere, beste edozein egoeratan gertatzen den bezala, TTBB-en erabilpena eta eskuratzeko gaitasunean ere desberdintasun nabariak aurkitzen dira emakume eta gizonen artean: gizonek gehiago erabiltzen dituzte TTBB, nahiz eta emakumeak guztiz interesatuta agertu honi buruzko formazioa jasotzeko eta hauek erabiltzeko. Honek elikatu egiten du existitzen diren desberdintasun egoera, eta premiazkoa da irtenbideak topatzea honi buelta emateko, gizon eta emakumeon arteko berdintasuna lortzeko tresna den heinean.

Etena ere presente dago beste hainbat kolektibo baztertutan, ezintasun fisiko eta psikiko dituztenetan, esate baterako. Izan ere, TTBB ez daude guztiontzat diseinatuta, eta hauen erabilpena oso zaila da pertsona askorentzat. Egokitu beharko lirateke, beraz, pertsona hauen aliatu bihurtzeko (komunikazioa, gizartean integrazioa, autonomia…), eta ez oztopoa izateko, gaur egun gertatzen den bezalaxe.

Zer proposatzen da eskolan egiteko?
Eskolak, gizartearen isla den heinean, bere eginkizun bete beharko luke eten digitalaren arazoa konpontzeko. Nahiz eta irtenbide errazik ez egon, argi dago eskolan asko dagoela egiteko. Esaterako, irakasleen formazioa eskaera premiazkoa da gure ikastetxeetan. Honekin lotuta, enpresa eta eskolaren arteko kolaborazioa bultzatu beharra dago, eskola mundura atera dadin eta errealitatearekiko hurbil egon dadin. Osagai teknologikoak egokitzeaz gain (hardware eta software), mentalitatea ere aldatu egin beharko litzateke, gizarte bidezkoagoa guztion artean eraiki ahal izateko.

Oro har, bat nator irakurritakoarekin. Izan ere, nire ustez, autoreak benetazko debatea zein den aipatzen du. Eten digitala eten soziala, politiko, eta ekonomikoari egiten dizkio erreferentzia. Hortaz, arazoaren sustraietara jo beharra dago irtenbide eraginkorrak aurkitu ahal izateko: Zeintzuk dira eten digitalaren interesak? Nortzuk dira (edo gara) egoera hau elikatzen dugunok? Galdera gogaikarriak dira, baina egin beharrekoak, eta, batez ere, erantzun beharrekoak.

lunes, 1 de noviembre de 2010

Teknologia Berrien eragina gizartean

Argi dago Teknologia Berrien garaian bizi garela. Hori del aeta, merezi du honi buruzko hausnarketa egitea, eskura ditugun tresna “berri” hauek nola moldatzen gaituen aztertzeko. Izan ere, asko izan dira antzeman ditugun aldaketak azken urteotan. Hemen 3 arlo nagusitan zentratuko gara: lana, hezkuntza eta harremanak.

Lehenik eta behin, lana arloak ezinbesteko tresna ditu teknologia berriak. Izan ere, imajinaezina egiten zaigu egunotan Internetik gabe lan egitea…dokumentuak bidaltzeko, lan sareak sortzeko, lan erritmoak arintzeko, informazioa bilatzeko…asko dira (infinitoak esango nuke) TTBB-en lanerako abantailak. Are gehiago, lan egiteko forma berriak sortu dira: telelana ezinezkoa zen duela urte batzuk, esaterako. Zentzu honetan, beraz, iraultzatzat jo dezakegu TTBB-en fenomenoa lan arloan.

Beste aldetik, honekin lotuta, formazioa eta hezkuntza ere zeharo aldatu dira: irakasle eta ikasleen arteko harremanak informatizatu egin dira, formazio on-line sortu da, eta klaseko lanak egiteko garaian informazioa amaitu ezina da. Arazo berri batzuk agertu dira, beraz: Nola kudeatu hainbeste informazio? Nola hautatu zein den interesgarria? Gehiegizko informazio bolumena dugu egunotan esan daiteke, eta honek erronka berriak dakartza ikasleen prestakuntzari dagokionez: informazioa kudeatzen, hautatzen eta sortzen irakatsi behar zaie.

Azkenik, gizakion arteko harremanak aztertzen baditugu konturatuko gara zein puntutan egokitu direla TTBB-etara. Internetek aukera ematen digu beste izaera edo pertsona batzuk izateko sarean (Avatar), fikziozko bizitzak asmatzeko, eta planetaren beste muturrean dauden pertsonak ezagutzeko etxetik mugitu barik. Hau horrela izanda, aukera eta arrisku berriak sortu dira, gazte eta gaztetxoen artean batik bat: noraino eraman harreman hauek? Harreman birtualak izatetik errealak izatera pasatu behar dira?

Asko dira planteatu daitezkeen galderak (askotan erantzun gabekoak), eta nire iritziz, guztiz beharrezkoa da hauek plazaratzea eta debatea zabaltzea. Azken finean, gure gizartea aldatu egin dela onartu beharra dago, honi egokitu baino ezin dugu egin.

lunes, 25 de octubre de 2010

Prometeus - La Revolucion de los Medios




Iruzkina

Prometeus, la Revolución de los Medios

Bideo honek fizkiozko (edo litekeena?) etorkizun batera eramaten gaitu. Izan ere, narratzailea Philip K Dick-en abatarrak (pertsonai birtuala) hitz egiten digu 2051 urtetik, gaur egun data hori arte zer gertatu den kontatuz.

Irudikatzen den gizartea honako hau izando litzateke: errealitatea eta mundu birtuala bat izando dira, eta bizitza erreala (gaur egun ezagutzen duguna) guztiz integratuta egongo da sarean, Interneten. Gizakiok abatar bana izando dugu, eta harremanak acatarren bidez emango dira.
Beste aldetik, informazioa sortzeko eta eskuratzeko mekanismoak zeharo aldatuko dira. Izan ere, gaur egungo informazio enpresa nagusiak (BBC, New York Times, etabar) egunotan erabiltzen dituzten komunikazio bideak alde batera utziko dituzte, Interneten murgiltzeko.
Gizaki berri hau Jainkoa izango da. Botere integrala (informazioa sortzearena, kontsumitzearena…) izango du leku guztietan, momentu guztietan: “Man is god”. Eta hemen dator nobedaderik handiena: Jainko hau edonor izan daiteke. Izan ere, figura berri bat agertuko da: “prosumer”-rarena. Prosumerra informazio guztien sortzailea eta kontsumitzailea izango da, eta gutariko edonor izan gaitezke Prosumerra.

Hau guztia bideoan agertzen den beste ideia nagusi batekin lotu dezakegu: “Knowledge flow”. Alegia, sarearen nagusitasunaren ondorioz, ezagutza (edonork sortutakoa gainera) norabide guztietan garraiatzen da. Are gehiago, ezagutza honek ez du zertan teorikoa edo “intelektuala” izan behar, “experience, the new reality” bihurtu delarik.

Beraz, aldaketa hauek guztiek “puntu sin retorno” batean kokatuko gaitu bideoaren arabera…baina halaxe izango ote da?

Nire ustez, egia da errealitate birtuala horrek gero eta garrantzi handiagoa duela eguneroko bizitzan, eta informazioaren sozializazio esparruan batik bat. Alabaina, kostatzen zait irudikatzea bideoan deskribatzen diren gertakari guztiak benetan eman ahal izatea. Izan ere, nire ustez, bideoak ematen dituen datak oso hurbil daude, eta ez dut uste aldaketa hain sakonak emango direnik epe laburrean. Esaterako, egunkari, irrati edo liburu tradizionalak ez direla desagertuko uste dut, nahiz eta Interneten egon. Gehiago iruditzen zait tradizioa eta birtualtasuna elkarrekin biziko direla denbora luze batean, Internetek ez baitu betetzen sistema tradizionalek eskaintzen dutena kontsumitzaileari. Esaterako, liburuen kasuan, ez dut uste liburu birtualek edo elektronikoek lekua kenduko dietela tradizionalei, soporte elektronikoak garestiagoak izango direlako eta irakurketa ez delako berdina.

Hala ere, argi dago etorkizuneko belaunaldiek apostua egingo dutela Internetarekiko eta errealitate birtualarekiko, eta bai iruditzen zait bideoan agertzen diren hainbat hipotesi egiazkoak bihurtuko direla etorkizun (hurbil?) batean. Horretarako prestatu beharko gara beraz!!