Markesina proba

Kaixo!! Animatu Teknoeskolan sartzen!!

jueves, 9 de diciembre de 2010

Informazioaren kudeaketa: bilatu eta konpartitu

Hautatu dudan gaia informazioa kudeaketa lantzeko Irakurmena da. Izan ere, nire ustez, irakurketarako zaletasuna bultzatzea ezinbesteko betebeharra dugu Lehen Hezkuntzan, hau izango baita menperatu beharreko gaitasuna ikaste prozesua egokia izan dadin.

Hori dela eta, informazioa bilatzerakoan, saiatu naiz motibagarria den materiala aurkitzen, eta zentzu honetan Internet-ek ahalbidetzen du irakurketa baliabide multimedien bidez lantzen.
Nire ustez, egungo irakurketaren kontzeptua liburuetatik haratago joan da, eta beste hainbat tresna bitartez jorratzeko aukera dugu, zalantzarik gabe aprobetxatu beharrekoa.

Erregistratu ditudan web orrialdetatik, hiru aztertuko ditut, haien arteko konparaketa egiten saiatuz. Web orri hauei buruzko hausnarketa egiteko honako irizpide hauek hartuko ditut kontuan:
- diseinua
- edukia
- elementu teknikoak
- sinisgarria

Hau guztia esanda, hauek izango dira aztertuko ditugun web orrialdeak:
- http://www.txiki.net/ipuinak.html: “Bazen behin”  web orrialde honetan hainbat ipuin idatziz agertzen dira. Helburua da ikasleek beraiek irakurtzea, aukeratzea eta kontatzea (irakurriz edo beraien hitzekin) nahi dituzten ipuina bere klasekideei, gurasoei, …
- http://www.toondoo.com/bookEmbed.jsp?bookid=27311: “Your own cartoons”  Ikasleek aukera dute beraien ipuin propioak sortzeko. Programak egitura eskaintzen dio, eta umeak idatzi behar du (guraso edo irakaslearen laguntzarekin beharrezkoa bada) bere ipuina. Gainera, ingelesez daude azalduta jarraibideak, eta honek aukera emango digu ingelesa praktikatzeko!
- http://www.teatro-testuak.com/eskola.html: “Eskola Antzerkia”  Ipuinak (tradizionalak zein berriak) antzerkirako testu formatoan aurkezten dira (gidoi bihurtuta, alegia). Dena prest dago ikasleek beraien ipuin kuttunak antzezteko.

Laburbilduz, LH-an irakurketa modu dinamikoan eta aberasgarrian lantzeko materiala biltzen saiatu naiz. Aukeratutako web orrien bidez, irakurmena modu integralean landuko dugu: ulermena (hiztegia, istorioak…), ahozkotasuna (ipuin kontalaria, antzerkia), hizkuntza (euskara, ingelesa), idazmena (ipuinak sortu).

Diseinuari dagokionez, “Bazen behin” web orriak besteek baino elementu estetiko erakargarriagoak eskaintzen dituela esango nuke: mugimenduzko irudiak, musika... Beste aldetik, atal ezberdinak (ipuinak, kantak, jokoak…) oso ondo ezberdinduta agertzen dira, eta oro har, informazioa bilatzea erraza egiten da, eduki gehiegi ez baitaude.
“Your own cartoons” ere oso ondo antolatuta dago diseinuaren aldetik. Izan ere, esan bezala, umeek ipuinak sortzeko pentsatuta dago, eta nire ustez, lortu dute programa erabilgarria izatea LH-ko ikasleentzat.
“Eskola Antzerkia” modu argian dago antolatuta, informazioa eskuratzeko egokia da, baina nahiko serioa da diseinuaren aldetik.

Edukiak: “Eskola Antzerkia” oso gune aberatsa da edukien aldetik. Izan ere, zintzilikatuta dauden testuak oso landuak dira, eta umeentzako antzerkiak burutzeko egokiak. Zentzu honetan, uste dut oso erabilgarriak direlako Literatura edo Irakurmena landu nahi duen edozein irakaslerentzat.
“Bazen behin”-ek ipuinak baino material gehiago eskaintzen du, eta hortaz, interesgarria da, gune berdinean beste arloko informazioa topatu daitekeelako.
“Your own cartoons”, ordea, ez da materiala topatzeko gunea, baizik eta sortzekoa. Alegia, egitura eskaintzen da kasu honetan, edukiz bete beharrekoa.

Elementu teknikoei so eginez, esan beharra dago “Your own cartoons” programa nahiko astiro deskargatzen dela, eta honek mugatzen du tresna. Beste bi orrialdeek ez dute arlo teknikoko arazorik: arinak dira, berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna, e.a.

Sinisgarritasunaren aspektuari erreparatuz, hiru web orrialdeetan identifikatzen dira egileak: “Your own cartoons”-ToonBook (erakundea-enpresa), “Bazen behin”-komunika (erankundea) eta “Eskola Antzerkia”- Iñaki Aldai (pertsona). Zentzu honetan, beraz, gardenak dira hirurak.
Azkenik, kudeaketa aktiboa jasotzen dutela ematen du, hots, edukiak gaurkotuak dira, eta web orrialde biziak dira, dinamikoak.

Oro har, beraz, aukeratutako informazioa ondo baloratzen dut. Izan ere, informazioa interesgarria, LH-an lantzeko egokia eta gaurkotua eskaintzen dute. Beste aldetik, diseinua erakargarria da, eta teknikoki errazak dira kudeatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario