Markesina proba

Kaixo!! Animatu Teknoeskolan sartzen!!

miércoles, 17 de noviembre de 2010

BLOGAREN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK

Blog honek erakusten duen moduan, Teknologia Berriak murgildu egin dira Hezkuntza arloan, eta bilakaera honek ez du atzera bueltarik. Argi dago, beraz, eskola eta Teknologia Berriak aliatu bihurtu behar direla umeen garapena ahalik eta osatuena izan ahal izateko.
Zentzu honetan, blogak irakasle, guraso eta ikasleen arteko tresna izan daiteke, klasean landutako guztia konpartituz eta osatuz guztion ekarpenen bidez. Asko dira aipa daitezkeen abantailak blogari buruz ari garenean: esan bezala, informazioa kudeatu eta trukatzeko, gurasoen partaidetza bultzatzeko, materiala eta ezagutza ordenatzeko, ikasleen motibazioa pizteko…
Beste aldetik, bloga egokitu egiten da ezarritako helburuei. Izan ere, blog mota ugari sor daitezke xedeen arabera: eskolako blogak, irakaslearen blogak, ikasleen blogak, gurasoen blogak…
Hortaz, tresna malgua eta dinamikoa dela esan dezakegu, ikaste prozesua laguntzen eta indartzen duena.
Nire iritziz, irakasleok izango garenok argi izan behar dugu blogak eta Teknologia Berriak oro har Hezkuntzaren etorkizunaren (eta orainaldiaren) parte direla, eta hurrengo belaunaldiko identitatearen osagai nagusi bat. Beraz, hobe dugu eskaintzen dizkiguten abantailaz jabetzea eta praktikan jartzea!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario