Markesina proba

Kaixo!! Animatu Teknoeskolan sartzen!!

domingo, 5 de diciembre de 2010

ESKOLA 2.0 ETA ARBELA DIGITALA

Programas Escuela 2.0 y Pizarra Digital: un paradigma de
mercantilización del sistema educativo a través de las TICs
, Murillo García, José Luis. Artikulu hau irakurri nahi baduzue, egin klik

Artikulu honek Eskola 2.0 eta Arbela digitala priektuen kritika egiten du. Izan ere, auterak zalantzan jartzen du programa hauen dimentsio didaktikoa, interes ekonomikotan oinarrituta daudela argudiatuz.

Abiapuntua hauxe izango litzateke: gizarte digitalean bizi gara bai, baina gizarte hau merkatu kapitalista global batean kokatu behar da, multzinazionalek kudeatzen dutena.
Testuinguru honetan, Eskola 2.0 2009-2010. ikasturtean onartu zen. Erabaki honetan, Hezkuntza Ministerioaz aparte, hainbat multinazionalek hartu zuten parte (Microsoft, Intel, Vodafone, e.a).
Helburua teknologia eta egitura digitala zentroetan banatzea izan zen (“dotación eficaz estadarizada”), kontuan hartu barik ikastetxe bakoitzeko beharrak edota aukerak/oztopoak programa martxan jartzerakoan. Hori dela eta, ondoriozta daiteke Eskola 2.0 etekin ekonomikoetan oinarritzen dela hezkuntza premietan baino.

Beste aldetik, hainbat ikerketek frogatzen duten moduan, ordenagailuak edota arbela digitalaren presentziak ez du bermatzen ikaste prozesuaren hobekuntza. Izan ere, beste asko dira aintzat hartu beharreko elementuak (eta Eskola 2.0.-k ez ditu kontuan hartzen), esaterako: zentroaren inplikazioa, irakasleen formakuntza, metodologia, ikasleen motibazioa…

Eskola 2.0-k ez du aztertzen edo aurreikusten faktore hauetatik sortu daitezkeen zailtasunak programa aplikatzerakoan, eta ez du Hezkuntza eredu berririk planteatzen. Ondorioz, hezkuntza proiektua ez dela esan daiteke, lehentasuna ematen dielako aspektu ekonomikoei pedagogikoei baino. Zentzu honetan, eskolaren merkantalizazio prozesuaren baitan kokatu beharko genuke.

Arbela digitalari dagokionez, autoreak Aragoneko esperientzia aztertzen du, eta Eskola 2.0.-ren logika berdina aplikatzen dela azaltzen du. Izan ere, baliabide publiko ugari erabili dira honen aplikazioa, eta, aldiz, enpresa pribatuentzako negozio ikaragarria suposatu du. Berriro ere, kasu honetan dotazioak homogeneoak izan dira (ikastetxe guztietarako berdinak).
Gabezi hauek kontuan hartuz, asko izan dira aplikatu ez izatea erabaki duten ikastetxeak. Honek ez du esan nahi Teknologia Berriak erabiltzen dituztenik, baina ez dute onartzen Eskola 2.0-k planteatzen duen eredu homogeneizatzailea.

Pertsonalki, bat nator autorearen tesiarekin. Izan ere, programa hauen atzean dauden interes ekonomikoak agerian uztea ezinbestekotzat jotzen dut Hezkuntzak duen dimentsio ideologiko politikoa ulertu ahal izateko. Alegia, Hezkuntza ez da neutroa, eta gizartearen beste arlo guztiak bezala, boterean dauden eragileen interesen menpean dago bere kudeaketa.
Nire iritziz, artikulu honek zabaldu egiten du TTBBek duten aplikazio praktikoaren inguruko eztabaida, eta hau oso aberasgarria da etorkizunean irakasluntza arituko garenontzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario