Markesina proba

Kaixo!! Animatu Teknoeskolan sartzen!!

domingo, 14 de noviembre de 2010

Reflexiones sobre la brecha digital y la educación

Julio caberoren "Reflexiones sobre la brecha digital y la educación" artikulua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen!

Zer da eten digitala?
Termino honek Teknologia Berriei eskuratzeko gaitasun ezberdinei egiten die erreferentzia. Alegia, herrialde, erakunde, pertsona edo gizarteen arteko ezberdintasunak sarean egoteko erreztasuna adierazten du “Eten digital” kontzeptuak. Honen ondorioz, desberdintasun egoerak agertuko dira: informazioa, ezagutza eta hezkuntza eskuratzeko aukera ezberdinak egoten dira, guztiok dakigun moduan.
Hau da autoreak artikulu honetan aztertzen duen gaia. Jarraian azalduko dugun moduan, Eten digital mota ugari ezberdintzen dira, eta guztiok gizartearen desberdintasunak isladatzen dituzte. Zentzu honetan, eta hauxe izango da autorearen tesia: teknologia berriak kapitalismo eta sistema liberalaren baitan ulertu behar dugu, eta beraz, arlo honetan ere elikatzen ditugun desberdintasunak aurkituko ditugu.

Zeintzuk dira eten digital motak?
Autoreak, esan bezala, mota desberdinetan sailkatzen du eten digital.
Lehenik eta behin, eten ekonomikoa nagusitzen da gaur egun. Honen araberako “Interneteko geografia” sortu daiteke, isladatuko duena herrialdeen arteko desberdintasun ekonomikoak. Desberdintasun ekonomiko eta teknologikoa, beraz, paralelo doaz, eta Interneteko geografia Ekonomiaren geografia da. Zer dela eta? Autoreak esaten duen moduan, gaur egun TTBB konpetibitate eta efizientzian eragiten duten elementu bihurtu dira, eta beraz, herrialde aberatsek ez lukete inolako interesik hauekiko eskuratzerik errazteko. Hori dela eta, Afrika edota Asian, Interneteko sarbidea guztiz murriztuta jarraitzen du.

Eten ekonomikoa, beraz, eten politikoarekin agertzen zaigu. Izan ere, interes politiko nabariak agertzen dira egoera honen jatorrian. Egoera hau konpontzeko ere, neurri politikoak hartu beharko lirateke, autorearen aburuz. Eten digitala eten sozioekonomikoaren ondorio zuzena den neurrian, herrialde aberatsen esku dago egoera hau konpontzea.

Baina eten digitala ere herrialdeen baitan aurki dezakegu. Izan ere, eten formatiboa edo hezkuntza etenak eragin handia du “alfabetizazio digital”-ean. Informazioa bilatu eta aukeratu, eta TTBB-en kudeaketa teknikoa ezinbesteko elementu bihurtu dira egunotan. Halaber, asko dira oraindik gure gizartean ere gaitasun hauek eskuratu ez dituztenak.

Honek, esaterako, eskola eremuan du isla: ikasle eta irakasleen arteko etena argia da ikasgeletan. Irakasleek ez dute beharrezkoa den formazioa, eta ikasleek, sarritan, irakasleek baino hobeto kudeatzen dituzte TTBB. Hori dela eta, irakasle askok TTBB baztertzea erabakitzen dute, eta modu honetan etena nagusitu egiten da, arazoa areagotuz. Fenomeno hau erlazionatuta dago adina aldagaiarekin, hots, belaunaldien arteko etenarekin.

Honekin lotuta ere agertzen zaigu hizkuntza etena. Ingelesa Interneteko hizkuntza da, eta guztiz beharrezkoa egiten da, informazioa eskuratzeko, hizkuntza honen ezagutza minimoa izatea. Are gehiago, honek aukera ematen dio internautari beste kultura batzuetan murgiltzeko, guztiz aberasgarria dena garapen pertsonalerako.

Generoaren araberako eten digitala ere aipatzen da testuan. Izan ere, beste edozein egoeratan gertatzen den bezala, TTBB-en erabilpena eta eskuratzeko gaitasunean ere desberdintasun nabariak aurkitzen dira emakume eta gizonen artean: gizonek gehiago erabiltzen dituzte TTBB, nahiz eta emakumeak guztiz interesatuta agertu honi buruzko formazioa jasotzeko eta hauek erabiltzeko. Honek elikatu egiten du existitzen diren desberdintasun egoera, eta premiazkoa da irtenbideak topatzea honi buelta emateko, gizon eta emakumeon arteko berdintasuna lortzeko tresna den heinean.

Etena ere presente dago beste hainbat kolektibo baztertutan, ezintasun fisiko eta psikiko dituztenetan, esate baterako. Izan ere, TTBB ez daude guztiontzat diseinatuta, eta hauen erabilpena oso zaila da pertsona askorentzat. Egokitu beharko lirateke, beraz, pertsona hauen aliatu bihurtzeko (komunikazioa, gizartean integrazioa, autonomia…), eta ez oztopoa izateko, gaur egun gertatzen den bezalaxe.

Zer proposatzen da eskolan egiteko?
Eskolak, gizartearen isla den heinean, bere eginkizun bete beharko luke eten digitalaren arazoa konpontzeko. Nahiz eta irtenbide errazik ez egon, argi dago eskolan asko dagoela egiteko. Esaterako, irakasleen formazioa eskaera premiazkoa da gure ikastetxeetan. Honekin lotuta, enpresa eta eskolaren arteko kolaborazioa bultzatu beharra dago, eskola mundura atera dadin eta errealitatearekiko hurbil egon dadin. Osagai teknologikoak egokitzeaz gain (hardware eta software), mentalitatea ere aldatu egin beharko litzateke, gizarte bidezkoagoa guztion artean eraiki ahal izateko.

Oro har, bat nator irakurritakoarekin. Izan ere, nire ustez, autoreak benetazko debatea zein den aipatzen du. Eten digitala eten soziala, politiko, eta ekonomikoari egiten dizkio erreferentzia. Hortaz, arazoaren sustraietara jo beharra dago irtenbide eraginkorrak aurkitu ahal izateko: Zeintzuk dira eten digitalaren interesak? Nortzuk dira (edo gara) egoera hau elikatzen dugunok? Galdera gogaikarriak dira, baina egin beharrekoak, eta, batez ere, erantzun beharrekoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario