Markesina proba

Kaixo!! Animatu Teknoeskolan sartzen!!

lunes, 1 de noviembre de 2010

Teknologia Berrien eragina gizartean

Argi dago Teknologia Berrien garaian bizi garela. Hori del aeta, merezi du honi buruzko hausnarketa egitea, eskura ditugun tresna “berri” hauek nola moldatzen gaituen aztertzeko. Izan ere, asko izan dira antzeman ditugun aldaketak azken urteotan. Hemen 3 arlo nagusitan zentratuko gara: lana, hezkuntza eta harremanak.

Lehenik eta behin, lana arloak ezinbesteko tresna ditu teknologia berriak. Izan ere, imajinaezina egiten zaigu egunotan Internetik gabe lan egitea…dokumentuak bidaltzeko, lan sareak sortzeko, lan erritmoak arintzeko, informazioa bilatzeko…asko dira (infinitoak esango nuke) TTBB-en lanerako abantailak. Are gehiago, lan egiteko forma berriak sortu dira: telelana ezinezkoa zen duela urte batzuk, esaterako. Zentzu honetan, beraz, iraultzatzat jo dezakegu TTBB-en fenomenoa lan arloan.

Beste aldetik, honekin lotuta, formazioa eta hezkuntza ere zeharo aldatu dira: irakasle eta ikasleen arteko harremanak informatizatu egin dira, formazio on-line sortu da, eta klaseko lanak egiteko garaian informazioa amaitu ezina da. Arazo berri batzuk agertu dira, beraz: Nola kudeatu hainbeste informazio? Nola hautatu zein den interesgarria? Gehiegizko informazio bolumena dugu egunotan esan daiteke, eta honek erronka berriak dakartza ikasleen prestakuntzari dagokionez: informazioa kudeatzen, hautatzen eta sortzen irakatsi behar zaie.

Azkenik, gizakion arteko harremanak aztertzen baditugu konturatuko gara zein puntutan egokitu direla TTBB-etara. Internetek aukera ematen digu beste izaera edo pertsona batzuk izateko sarean (Avatar), fikziozko bizitzak asmatzeko, eta planetaren beste muturrean dauden pertsonak ezagutzeko etxetik mugitu barik. Hau horrela izanda, aukera eta arrisku berriak sortu dira, gazte eta gaztetxoen artean batik bat: noraino eraman harreman hauek? Harreman birtualak izatetik errealak izatera pasatu behar dira?

Asko dira planteatu daitezkeen galderak (askotan erantzun gabekoak), eta nire iritziz, guztiz beharrezkoa da hauek plazaratzea eta debatea zabaltzea. Azken finean, gure gizartea aldatu egin dela onartu beharra dago, honi egokitu baino ezin dugu egin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario